Gita Govinda

Gita Govindaren XVI. mendeko eskuizkribua; bertan Krisna eta gopiak, behi-artzainak, ikus daitezke.

Gita Govinda, sanskritoz eta devanagari grafiaz गीतगोविन्द, Indiako XII. mendeko bigarren erdiko liburu erotiko eta erlijiosoa da. Egilea Orissako Jayadeva poeta izan zen.[1] Etimologikoki Gita Govindak zera esan nahi du: "Govinda kantatzen" edo kantuz laudatutako Govinda. Govinda, bestetik, "behiei plazerra ematen diena" edo "behiak zaintzen dituena". Govida, bestetik, Krishna jainkoaren beste izena da.

  1. Richard Blurton: Mitos bengalíes. Madril: Akal, 2008.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search